Kontaktua

Zornotzako barnetegiaren diagnostikoa

Begirune Fundazioa laguntza teknikoa ematen ari da Zornotzako barnetegiaren indarguneak eta ahuleziak zehaztuko dituen diagnostikoa egiteko. Barnetegiak euskara ikasteko prozesuaren funtsezko zati bat dira, eta ikerketa honen helburua da ikastetxe horien egungo egoera ikertzea, bai erabiltzaileei begira, bai horrelako zentro batera ez joatea erabakitzen dutenei begira.

Begirunetik azterketa bat egingo dugu, eta, bertan, dokumentu-lan bat, inkestak, elkarrizketak eta partaidetza-taldeak bilduko ditugu, azterketarako planteatutako gaiak ezagutzeko.