Kontaktua

Xabier Aierdi Urraza


Xabier Aierdi Urraza (Zeberio, 1957) Soziologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (UD, 1980), eta Soziologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU, 1990). Immigrazio, gizarte-zerbitzu, DSBE eta abarretan aditua, nazioko eta nazioarteko hainbat argitalpenen egilea da, hainbat kongresutan hizlari izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra izan da 36 urtez graduondoko, master eta doktorego-ikastaroetako hainbat irakasgaitan, eta hitzaldi ugari ematera ere gonbidatu dute Euskal Herriko udalerri askotan.

Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren sortzailea eta zuzendaria izan zen, 2003an sortu zenetik 2011ra arte. Halaber, Begirune Ikerketa Laborategiko zuzendaria izan zen immigrazio gaietan (2011-2013), eta Eusko Jaurlaritzaren aholkularia Enplegu eta Gizarte politiketako Sailean (2014-2016).

Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko zuzendaria izan da, eta AVSP-ESZPE Soziologia eta Zientzia Politikoen Euskal Elkarteko presidentea.

Gaur egun, Begirune Fundazioko presidentea da (2018tik), eta ikerketa sozial aplikatuko proiektu askotan parte hartu du, batez ere erakunde publikoentzat. Horien artean, nabarmentzekoa da Immigrazio eta Asiloko VI. Plan Interkulturala Migrazio eta Asilo Zuzendaritzarentzat. Gizarte politiken alortan ere ikerketa ezberdinak egin ditu.

Harremana: xabier.aierdi@begirune.eus