Kontaktua

Ermuako merkataritzaren sektorean zurrumurruen aurkako sare bat sortu eta sentsibilizatzeko proiektua.


Ermuko Udalak bere auzoetan eta udalerri osoan elkarbizitza hobetzeko konpromisoa hartu du. Arlo honetan bereziki garrantzitsua da gure udalerrian bizi diren pertsona guztiekin eguneroko lana egitea, haien jatorria, generoa, adina, hizkuntza, erlijioa eta abar kontuan hartu gabe, haien egoera pertsonala eta soziala ezagutuz, gaur egun dituzten beharrak jasoz eta etorkizunerako dituzten itxaropenak entzunez.

Ermua auzotar guztien inklusiorako, kohesiorako eta integraziorako bokazioa duen udalerria da. Horregatik, pertsona guztien tratu-berdintasunarekiko eta inolako arrazoiengatiko diskriminaziorik ezarekiko konpromiso formala erakusten du. Ildo horretan, Ermuko Udaleko teknikariek interes berezia agertzen dute atzerritar jatorriko pertsonekiko maiz ibiltzen diren aurreiritzi eta estreotipo negatibo faltsuen aurka borrokatzeko ekimenak garatzeko.

Testuinguru horretan, Ermuko Udalak interes handia du horrelako ekintzak eta jarduerak abian jartzeko, Ermuko merkataritza-sektoreko pertsonek, enpresek eta erakundeek lagunduta.

Hori herritarren aisialdirako eta harreman informaletarako ezinbesteko espazioa da, eta, horregatik, udalak interesa du ermuar herritarrak sentsibilizatzeko ekintzak landu eta abian jartzeko, gure udalerriko eta gure auzo osoko bizikidetza batere errazten ez duten jarrera eta jokabide diskriminatzaileak desagerrarazteko.

Begirune Fundazioak Ermuko Udalaren ekimen honetan laguntzen du, 2020an zehar aipatutako ekimena planifikatu, kudeatu eta garatzeko lanetan laguntza, aholkularitza eta kontraste kritikoa emanez, Udaleko teknikariek eta udalerriko merkataritza-sektoreko pertsonek osatutako lantaldean parte hartuz.