Kontaktua

Bilbo Zaharraren, San Frantziskoren eta Zabalaren dinamizazio eta aktibazio soziala

Zubirik 2021-2024 Planaren helburua da Bilboko Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan aurretik egindako planen testuinguruan garatutako lanei jarraipena ematea eta lan horiek osatzea.

Zubirik 2021-2024 Plan honek, Bilboko Udalak aurreko planean jasotako sei lan-eremu horietan abian jarritako ekimenak alde batera utzi gabe, beste elementu bat ere eman nahi die Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako hiru auzoetan bizi diren pertsonei. Hala, Zubirik 2021-2024 Planak 36 neurri osagarri identifikatu ditu, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko. Pertsonen bizi-kalitatea oso presente dagoen kontzeptua da aldez aurreko jarduera-plan guztietan, baina horretan garrantzi handia du.

Gure ustez, bizi-kalitatea auzokideek beren egunerokotasuna garatzen duten baldintza material eta erlazionalekiko (bizikidetza) duten gogobetetze subjektiboa da. Horregatik, plan honek biltzen dituen 36 ekintza espezifikoek hainbat arlotan adierazten dute: hirigintzakoa, soziourbanistikoa, osasunekoa, mugikortasunekoa, merkataritzakoa, hezkuntzakoa, prestakuntzakoa, lanekoa, berdintasunekoa, autopertzepziokoa eta proiektatutako irudikoa.

Bilboko Udalaren asmoa eta ikuspegia da Zubirik 2021-2024 Plan hau gauzatzeak eta garatzeak gure auzoen eta bertako bizilagunen bizi-kalitatean hobekuntzak agerian jartzea.