Kontaktua

Basauriko Kulturarteko Bizikidetza Plana 2022-2025

Basauriko Udalak 2016-20ko Bizikidetza eta Aniztasun Planari jarraipena eman nahi izan dio Begirune Fundazioari enkargatutako Plan berri honekin, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin lankidetzan.

Basauriko 2022-2025 Kulturarteko Bizikidetza Planaren helburua da herritar guztien gizarteratzearen eta kulturarteko bizikidetzaren arloko ekintzak antolatzea eta koordinatzea. Horretarako, Udalak ekimenak garatuko ditu, bai barrutik, udal-teknikarientzat, bai kanpotik, Basauriko gizarte-eragileentzat eta herritarrentzat. Horrekin guztiarekin batera, bizikidetza hobetzea, diskriminazioaren aurkako borroka, gizarte-kohesioa sustatzea eta udalerriko hainbat kolektiboren integrazio-prozesuak erraztea bilatuko dira.