Kontaktua

Euskal Autonomia Erkidegoko Migrazio eta Asilo Foroa eguneratzea

Euskal Herriko herritar etorkinen integrazio eta partaidetza sozialerako Foroa 2002. urtean sortu zen eta abuztuaren 20ko 200/2002 Dekretuak arautzen du. Erakunde horrek migrazioaren esparruan lan egiten duten aministrazioen eta erakundeen funtzionamendurako eta elkarrizketarako oinarriak ezartzen ditu.

Hogei urteko funtzionamenduaren ondoren, foroaren eredua birpentsatu da, eta horren ondorioz, foroa arautzeko dekretu berri bat sortu da. Noiz ezarriko zain, foroa aldaketa tekniko eta metodologiko batzuk onartzen hasi da, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko. Era berean, dekretu arautzaile berria onartzeak beste doikuntza batzuk ekarriko ditu.

Aldaketarik nabarmenena Begirunek kudeatzen duen Koordinazio Idazkaritza ezartzea da. Idazkaritza horren zeregina foroaren informazioa biltzea eta partekatzea da, bai Lan Batzordeen artean, bai kanpora begira. Eta, hain zuzen ere, egindako lana ikusarazteko helburuarekin, atal espezifiko bat garatzen ari da Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren webgunean, eta horren ondoren, sare sozial propioak irekiko dira.