Kontaktua

Xabier Aierdik eta Pepe Oleagak "Immigrazioa eta euskara, udaletako politika berriak" mintegian parte hartu dute

2020ko abenduaren 15ean, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak "Immigrazioa eta euskara, udaletako politika berriak" minteagia antolatu zuten, euskararen ikaskuntza eta erabilera eta immigrazioaren arloan hausnarketak adierazteko.

Jardunaldian, etorkinak euskarara erakartzeko asmoz udaletatik bultzatu diren diskurtsoak, politikak edota ekimenak aztertu nahi dira, batez ere ekimen egoki edo esperientzia arrakastatsuetan geldituz, hau da, zein politika, plan edo ekimen gauzatzen ari diren, zein esperientzia arrakastatsu izan dituzten, zein zailtasun, edota zer diskurtso erabiliz hurbiltzen diren etorri berriengana.

Gaian sakontzeko, ikertzaileak, adituak, administrazio publikoko teknikariak eta, horien artean, Xabier Aierdi Begirune Fundazioko presidenteak eta Pepe Oleaga Fundazioko presidenteordeak parte hartu zuten.

Pepe Oleagak etorkin talde ezberdinetan gertatzen den gizarteratzea aztertzen hasi zen, "migratzaile" kontzeptuak biltzen duen heterogeneotasuna nabarmenduz. Migratzailea gizartean zazpi ildotan integratuta dagoela nabarmendu zuen: lana, gizartea, sozioekonomikoa, nortasuna, eskubideak, itxaropenak eta integrazioa. Jatorri desberdineko etorkinek modu desberdinean egiten dute aurrera eremu horietan, batzuetan oso garatuta eta beste batzuetan geldirik egon daitezkeelarik. Integrazio hori Basque Inclusion-Integration Index Bi ³, Inklusio eta Integrazioko Euskal Indizearekin neur daiteke. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak garatu du, eta zazpi eremu horiek aztertzen ditu.

Amaitzeko, azpimarratu zuen Euskal Herrian dauden etorkinak integratuta sentitzen direla neurri handiagoan edo txikiagoan, eta, gizarteratze anizkoitza gertatzen denez, euskaldun sentitzeko modu desberdinak daudela.

Xabier Aierdik, hasiera batean, azken urteotan euskal udalek euskararen eta migrazioaren inguruan egin dituzten jardunbide egoki ugariak aipatu zituen. Gaineratu zuenez, egungo egoeraren arazoa da ekintza horiek modu independentean egin direla, alde batetik, jarduteko askatasun handiagoa ahalbidetuz, eta, bestetik, udalaren gaitasunera mugatuz programa gehiago edo hobeak egiteko aukera. Horregatik, ekintza-fronte komun bat behar dela alegatu zuen, baina hori fronte elkar hori gidatuko duten pertsonengan, ekintza nori zuzenduko zaion eta nola jokatuko den pentsatu behar dela.

Era horretan, edozein politika publiko planteatu aurretik kontuan hartu beharreko ideia batzuk planteatu zituen:

  • Immigrazioari garrantzia eman.
  • Euskarari garrantzia eman.
  • Nor da euskararen transmisioaren arduraduna?
  • Hezkuntza-ereduak kontuan hartzea.
  • Udalen lana kontuan hartzea.
  • Gizartearen eginbeharra ezartzea.
  • Jardunbide egokien katalogoa egitea.

Azkenik, orain arte egindako jardunbide egokien korrontea jarraitu behar dela planteatu zuen, udalerri ertainetan egindako ekintzak, batez ere Gipuzkoan, zeinetan udaletako, elkargoetako, elkarteetako eta herritarren teknikariek parte hartu baitute.

Hitzaldia Sabino Arana Fundazioaren bideotekan grabatuta geratu zen.

Pepe Oleagaren hitzaldia:

Sabino Arana Fundazioa (nirestream.com)

Xabier Aierdiren hitzaldia:

Sabino Arana Fundazioa (nirestream.com)